XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baina bazkariaren ondoren, Atreyu itzuli zen eta antzaz arduragabeko tono batez, Bastiani proposatu zion: - Ez zenuke nahi izango, nirekin Fujurrengan hegalaldi bat eman?.
Bastianek konprenitu zuen zerbaitek kexkatzen zuela Atreyu.
Dragoiaren bizkarretan igo ziren, Atreyu aurrean eta Bastian atzean eta aideetatik igo ziren.
Elkarrekin hegal egiten zuten lehenengo aldia zen.
Ahotsaren irispidetik kanpo ia egon zirenean, Atreyuk esan zuen: - Orain zurekin bakarrik berba egitea zail suertatzen zen.
Baina huts egin gabe hitz egin behar dugu, Bastian.
- Hori uste nuen
- Heldu garen eta abiatzen garen tokiak
- Seguraski - ihardetsi zuen Bastianek nahiko era hotzez.
- Bai
Bastian ixilean gelditu zen.
- Ez nazazu txarto uler
- Baina zure adizkideak legez, arduratzen gara.
- Ez da batere beharrezkoa zuek arduratzea - ihardetsi zuen Bastianek, oraindik hotzagoki.
Atreyu denbora luzeaz ixilean egon zen.
Azkenez Fujurrengana burua biratu eta esan zuen: - Atreyuk egin behar dizun eta entzun beharko zenuke oso proposamen zentzuzkoa dauka, Bastian Baltasar Bux.
- Beste aholkutxo bat?- galdetu zuen Bastianek isekazko irrifarreaz.
- Ez, ez da inolako aholkurik, Bastian
- Dena den, atzera bota baino lehen hartaz pentsatu behar duzu.
- Denbora osoaz, burua hautsi dugu zuri nola lagundu pentsatuz.
- Dena zugan Haur Enperatrizaren zeinuak duen eraginan datza.
AURYN potererik gabe ezin duzu gauzak desiratzen jarraitu, (...).